Barruko garbiketa: Kristalen barruko
aldea zikin badago, Garbitzeko desmunta
ditzakezu.
Labea hotz dagoela, ireki atea guztiz (3.4.1)
eta fi nkatu poltsatxoan datorren geldigailu
gorriarekin (3.4.2). Sartu falta den osagarria
kristalaren alde bateko txapan, kristala
palanka bidez altxatzeko. Egin gauza bera
kristalaren beste aldean. Kendu geldigailu
gorria eta itxi atea. (3.4.3). Kendu kristala
(3.4.4), garbitu eta lehortu zapi batekin
(3.4.5). Beharrezkoa bada, ate barruko
kristalak kendu. Modeloaren arabera kristal
bat edo bi izan daitezke, izkina bakoitzean
tope beltza dutenak. Horiek kentzeko,
sartu eskua atearen azpiko aldetik eta tiratu
gorantz (3.4.6). Behin kenduta, kendu topeak
kristala garbitzeko (3.4.7).
Kristalak garbi daudenean (3.4.8) sartu itzazu
berriz gomazko topeetan, muturra gorantz
dutela (3.4.9) eta jarri kristalak ezkerrekoa
(L) nahiz eskuinekoa (R) bisagren ondoan
daudela ziurtatuz (3.4.10). Bukatzeko, jarri
geratzen den kristala PYROLYTIC hitza
irakurtzeko moduan (3.4.11). Kendu topeak
(3.4.12) eta itxi atea.
Erabilera-oharrak:
• Ziurtatu labea itzalita dagoela.
• Kristala askatu baino lehenago, utzi hozten.
• Ez erabili lurrin bidez garbitzeko tresnarik.
3.5 Labea kanpotik garbitzea: Erabili produktu
neutroak. Lehortu ondo zapi leun batekin.
4
Arazoak
konpontzea
Badaude zuk zeuk konpondu ditzakezun arazo
batzuk.
4.1 Labea ez da berotzen. Ziurtatu konektaturik
dagoela eta fusiblea ez dagoela erreta. Igo
aukeratutako tenperatura.
4.2 Barruko argiak ez du funtzionatzen. Aldatu
bonbilla edo fusiblea.
4.3 Janaria prestatzean kea ateratzen da.
Jaitsi tenperatura edota labea garbitu.
4.4 Pyrolysi bidezko garbiketa ez da martxan
jartzen. Ziurtatu atea ondo itxi duzula.
Blokeatze-sistemak edo tenperatura
sentsoreak akatsen bat du. Deitu Zerbitzu
Teknikoari.
80
4.5 Labeak txistu egiten du. Aukeratutako
tenperatura lortu da. Prestaketa-zikloa
amaitu egin da.
4.6 Prestaketa amaitu eta gero zarata egiten
du. Normala da, haizagailuak martxan
jarraitzen du barruko nahiz kanpoko
tenperatura jaitsi bitartean.
4.7 Arazoen ohartarazpenak
Tenperatura-sentsorearen akatsa.
Ez ibili labearekin. Konpontzeko zerbitzu
teknikoari deitu.
5
Ingurumena
Labea ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du. Labea behar denean
bakarrik aurre-berotu (ikus taula). Ahal bada
kolore iluneko moldeak erabili. Labea denbora
luzez erabili behar baduzu, aurreikusitakoa baino
5 edo 10 minutu lehenago deskonektatu.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakin-
kudeaketa.
ikurrak esan nahi du gailua ez dela etxeko
hondakinak jasotzeko ohiko edukiontzietara bota
behar.
Hondakinen bilketarako zentro berezi batean utzi
zure labea.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo labea erosi
zenuen saltokiarekin.
e u s k a r a