esperientzia falta dutenek erabili ahal izateko, zaintza izan
behar dute edo aurretik tresna segurtasunez erabiltzeko eta
arriskuak ulertzeko argibide egokiak eman behar zaizkie.
Umeek ez dute aparatuarekin jolastu behar.
• Umeak ez dira ibiliko erabiltzaileak egin beharreko mantentze-
eta garbitze lanetan zaintzarik gabe.
• Tresna hau etxeko erabilera arrunterako diseinatu da. Ez erabili
xede komertzial edo industrialekin. Elikadura-produktuak
egosteko baino ez du balio.
• Ez saiatu tresnaren ezaugarriak aldatzen. Arriskutsua izan
liteke.
• Pirolisi bidez garbitzean, erabilera normalean baino gehiago
berotzen dira gainazal ukigarriak. Umeek urrun egon behar
dute.
• Pirolisi bidezko garbiketa egin aurretik, atera labetik
egoste-elementu guztiak eta garbitu hondar handiak.
• Ez jarri zama astunik labearen atearen gainean eta zaindu ez
dela umerik esertzen edo igotzen.
• Labe barruan edozein garbiketa-lan egiteko, itzalita egin behar
du.
• Labea erabili ondoren, egiaztatu aginte guztiak itzalita
posizioan daudela.
• Ez erabili labea ganbara gisa edo osagarriak erabili ondoren
gordetzeko.
• Ez erabili lurrunezko edo presio handiko tresnarik labea
garbitzeko (segurtasun elektrikoarekin erlazionatutako neurriak
direla-eta).
• Labeak atea beti itxita izan behar du funtzionatzen ari denean,
programa guztietan, baita grill programan ere.
e u s k a r a
77