9. MATXURA POSIBLEAK
Ikusten baduzu...
Tresna ez da pizten.
Tresnak zarata egiten du. Plater birakaria ez da ongi biratzen.
Leihoan lurruna sortzen da.
Mikrouhin labearen programa batean elikagaia ez da berotzen.
Tresnan txinpartak ateratzen dira.
Bonbilak ez du funtzionatzen.
10. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
• Labea erregularki garbitu behar
da, bestela gainazala hondatu eta
aparatuaren bizitza baliagarriari kalte
egin baitiezaioke, egoera arriskutsu bat
eragiteaz gain.
• Desentxufatu labea beti garbitu behar
duzunean.
• Erabili zapi heze bat labearen barrualdea
eta kanpoaldea zein ate inguruak
garbitzeko. Atearen ingurua eta
barrualdea beti garbi mantendu behar
dira.
• Ez utzi aireztatzeko zirrikituetan ura
sartzen.
• Ez erabili produktu urratzaile, alkohol
edo diluitzailerik, produktu horiek
aparatua hondatu baitezakete.
• Ez busti kontrol panela. Garbitu pixka
bat hezetutako zapi batekin.
• Garbitu plater eta eraztun birakaria ur
epel xaboidunez edo ontzi garbigailuan.
• Labeak zikin usaina badu, jarri katilu
batean ura eta limoi zukua irakiten 5
minutuz gehienezko potentzian. Garbitu
hormak ur horrekin eta lehortu zapi leun
batez.
Zer egin behar zenuke?
Egiaztatu tresnaren konexio elektrikoa. Egiaztatu labeko atea
guztiz itxita dagoela.
Garbitu gurpilak eta arrabolaren aldea plater birakariaren azpian.
Segurtatu gurpilak zuzen jarrita daudela.
Garbitu kondentsazioa zapi batez.
Segurtatu menajea mikrouhin labeetarako egokia dela eta
potentzi maila egokia dela.
Garbitu ondo-ondo gailua: Kendu koipea, egosketako
hondakinak, etab. Kendu edozein objektu metaliko labearen
hormetatik. Ez erabili inoiz objektu metalikorik saretarekin.
Deitu baimendutako zerbitzu teknikoari bonbila aldatzeko.
11. GAILU ELEKTRIKOEN ETA
ELEKTRONIKOEN HONDAKINAK
EGOKI KUDEATZEKO INFORMAZIOA
Gailuaren bizitza
erabilgarriaren amaieran,
ez da etxeko hondakin
orokorrekin batera bota
behar.
Tokiko administrazioek edo
zerbitzua eskaintzen duten banatzaileek
bereizitako bilketa gune berezietara
eraman daitezke, inolako kosturik gabe.
Etxetresna elektrikoen hondakinak
bereizita eta behar bezala deuseztatzeak
esan nahi du ingurumenerako eta
osasunerako ondorio negatiboak ekidin
daitezkeela, eta horiek osatzen dituzten
materialak tratatzea eta birziklatzea
ahalbidetzen du; ondorioz, energia eta
baliabideak aurreztu daitezke.
Gaikako bilketan laguntzeko betebeharra
azpimarratzeko, produktuan bertan,
deuseztatzeko zakarrontzi tradizionalak
ez erabiltzeko ohartarazpenaren marka
agertzen da.
Informazio gehiago lortzeko, jarri
harremanetan tokiko agintariekin edo
produktua saldu dizun dendarekin.
66