Euskara
LUR-ARGIA
Garbiketa-programa martxan dagoen bitartean, lur-argi
bat proiektatzen da ontzi-garbigailuaren ate azpiko
lurrean. Garbiketa-zikloak hasten direnean, argia piztuta
geratzen da garbiketa-zikloa amaitu arte. Garbiketa-
zikloa amaitu dela adierazteko, lur-argia aldizka 10
segundoz aktibatuko da.
Argia ez da aktibatzen makina hasiera atzeratuan edo
etenaldian dagoenean.
Ezingo duzu argia ikusi idulki-panela aurrerantz jarrita
kokatuta edo zerbait informazio-proiektore aurrean
jartzen bada.
"ATEA AUTOMATIKOKI IREKI" botoia
Aukera honek lehorketa-zikloan edo zikloa amaitzean
(programen arabera) atea zentimetro batzuk irekitzen
duen gailu berezi bat aktibatzen du, platerak modu
naturalagoan eta eraginkorragoan lehortzeko.
Aukeratutako zikloaren iraupena automatikoki aldatuko
da, xaboia kentzeko uraren tenperaturak optimizatzeko
eta, horrela, energia-kontsumoa nabarmen gutxitzeko.
Atea lehorketaren azkeneko fasean irekitzen baduzu,
aireak zirkulatuko du eta ez duzu usain txarrak
edukitzeko arriskurik izango.
Aukera automatikoki aktibatuta egongo da "ECO"
programan.
Hala ere, desaktibatzeko aukera daukazu.
KONTUZ: Aukera hau aukeratzen baduzu,
sekula ez duzu atea ireki dadin saihestu edo
indarrez itxi. Bestela, mekanismoa hondatuko
duzu. Utz ezazu libre ate aurrean dagoen
tartea eta, atea itxi aurretik, itxaron irekigailua
berriz aktibatu arte.
88
"GATZIK EZ" alarma-argia
Pantailan "GATZ" mezua agertzen denean edo dagokion
argian, baldin badauka,
ezazu tanga (begira ezazu "GATZA GEHITU" kapitulua).
Leungarriaren maila 0-n ezarri bada, hauxe ez da inoiz
gertatuko (begira ezazu leungarri-ezarpenari buruzko
kapitulua).
"URBERRITZEKO LAGUNGARRIRIK EZ" alarma-argia
Pantailan "URBERRITZEKO LAGUNGARRIA" mezua
agertzen denean edo dagokion argian, baldin badauka,
dagokion argia pizten bada, bete ezazu tanga (begira
ezazu "URBERRITZEKO LAGUNTZAILEA KARGATU"
kapitulua).
URBERRITZEKO LAGUNTZAILEAREN maila 0-n ezarrita
badago, hauxe ez da inoiz gertatuko.
HASIERA ATZERATU botoia
Hasiera atzeratu aukera:
Botoi honi esker garbiketa-zikloaren hasiera 30 minutu
eta 24 ordu artean atzera dezakezu. Hasiera atzerako,
hauxe egin behar duzu:
-
Piztu ezazu ontzi-garbigailua "ON/OFF" botoia
sakatuz eta gutxi gorabehera 3 segundoz
sakatuta mantenduz.
-
Aukera ezazu garbiketa-programa.
-
Sakatu "HASIERA ATZERATU" botoia ("0:30"
agertuko da pantailan).
-
Sakatu botoia berriro hasiera 30 minutu
atzeratzeko. Botoia sakatzen duzun bakoitzean,
hasiera ordu bat atzeratuko da, gehienez 24:00
arte. 24:00-ko atzerapena eta gero botoia berriz
sakatzen baduzu, kontagailua 0:00-ra itzuliko
da (hasieraren atzerapena desaktibatuta).
-
Hasieraren atzerapenaren ezarpenak pantailan
5 segundoz agertuko dira, edo ON/OFF -
PROGRAMA AUKERATU - HASIERA/OK botoiak
sakatu arte.
ikurra agertzen bada, bete