Fagor Garantiaren Baldintza Orokorrak - Fagor ISOCOMFORT Serie Manual Del Usuario

Caldera mural a gas
Tabla de contenido
Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

SEGURTASUNEKO BLOKEOEN KODEAK
F01 -Akatsa pizteko unean. Akats hau gasik ez dagoela-
ko gertatu ohi da. Egiaztatu gas hartunearen giltza irekita
dagoela.
F02 Akatsa ebakuazioan. Egiaztatu errekuntzak eraginda-
ko gasak kanporatzeko hodian ez dagoela ezer, ez kan-
porako irteeran ez airea sartzen den aldean.
F03 Berogailuaren zirkuituan dagoen presioa 0,6 bar
baino gutxiago edo 2,8 bar baino gehiago bada, galdara
blokeatu egingo da. Galdara automatikoki berrasieratuko
da berogailuaren zirkuituan presio balio egokiak jarrita.

8.- FAGOR GARANTIAREN BALDINTZA OROKORRAK

FAGOR GARANTIAREN BALDINTZA OROKORRAK
Fagor galdara entregatu eta ondorengo bi urtetan gerta
daitezkeen desadostasunen ardura hartzen du bere gain,
hala ezartzen baitu 2372003 Legeak.
Galdara erosi edo gas horniketan alta eman eta ondoren-
go sei hilabetetan gertatzen diren desadostasunak, berriz,
dohainik konponduko zaizkio erabiltzaileari.
Horretaz aparte, Fagorrek gehienez 2 urteko garantia
ematen du galdararen pieza eta osagaietarako, baina
pieza eta osagaien aldaketa Fagorreko Laguntza
Teknikoko Zerbitzu Ofizialeko langileek egin beharko dute
beti.
Fagorrek ez du bere gain hartzen bere markako galdara
instalatzerakoan gerta daitezkeen desadostasunak.
Galdara martxan jartzen duzun lehenengo unetik galdara-
ren markarekin prebentzio gisako mantentze lanetarako
kontratu bat sinatzea gomendatzen dizugu.
OSO GARRANTZITSUA: garantia honen onurak izateko,
erabiltzaileak erosketa data egiaztatzen duen agiria era-
kutsi beharko du ezinbestez markako laguntza teknikoko
zerbitzuko langileen aurrean.
Horretarako, aparatuaren erosketa faktura edo gasaren
alta emateko kontratua erakutsi dezake.
Oharra: Garantia honetaz, prebentzio gisako mantentze
lanetarako kontratuaz edo aparatuak matxura bat
duenean, kontsultarik egin edo azalpenik eskatu nahi
baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan 902 10 50 10
telefono zenbakira deituta edo www.fagor.com helbide
elektronikora idatzita.
Gure teknikari guztiek txartel bat daukate Markako
Laguntza Teknikoko Zerbitzu Ofizialeko langileak direla
egiaztatzeko.
Zure onerako, eskatu beti txartel hori.
Galdara blokeatzen denean honako urratsak egin behar dira:
1.- Konpondu blokeoa eragin ahal izan duen arrazoia.
2.- Sakatu RESET botoiari eta segundo batzuetan blokeo pantailatik
desagertuko da.
3.- Errepikatu aurreko eragiketak behin baino gehiagotan Laguntza
Tekniko Zerbitzura deitu aurretik.
Egiaztatu ea zirkuitua ondo purgatuta dagoen; horretara-
ko, berogailuetako purgatzeko giltzak pixka bat ireki.
Behin berogailuak purgatuta zirkuitua urez bete presioa 1
bar izan arte, "Martxan jartzea" izeneko 2. atalean
agertzen den bezala.
Gainontzeko akatsak konpontzeko, LTZri deitu behar
zaio. (Akatsak: F04, F05, F06, F10, F12 eta F13)
LTZri deitu aurretik, desblokeatu galdara eta
martxan jartzen saiatu behin baino gehiagotan.
GARANTIA HONEN SALBUESPENAK
Honako konponketak ez dira garantia honetan sartuko
eta, beraz, erabiltzailearen kontura izango dira: h
a) Utzikeriagatik edo aparatua gaizki erabiltzeagatik ger-
tatzen diren matxurak bezeroaren kontura konponduko
dira.
b) Ustekabez, ezinbestez (fenomeno atmosferikoak edo
geologikoak) gertatzen diren matxurak edo izozteak, edo-
zein motatako eta galdararekin zerikusia ez duen arrazoi-
ren baten ondoriozko gainkargaren batek eragindakoak.
c) Aparatuetan karea metatzen delako egin beharreko
konponketak.
d) Aparatua gaizki instalatzeagatik, beharrezko akredita-
ziorik ez duen teknikari batek aparatua martxan jartzeaga-
tik, baimenik ez duten edo laguntza teknikoko zerbitzu ofi-
zialekoak ez diren pertsonek egindako manipulazio, alda-
keta edo konponketengatik edo instalatzeko eta erabiltze-
ko Instrukzio liburuan edo Instalaziorako Eskuliburuan
edo indarreko legedian jasotzen diren gomendioei kasu
egin gabe gaizki egindako mantentze lanengatik, egin
behar diren lanak.
e) Kalte eta galeren ordaina, galdararen aldaketa eta gal-
dararen prezioa itzultzea.
Garantia honek Espainiako lurraldean baino ez du balio-
ko, eta bakarrik esandako aparaturako izango da. Fagor
Electrodomésticos, S.Coop. enpresak, egoitza San
Andres auzoa, 18. 20500-Arraste-Gipuzkoa helbidean
daukanak, emango du garantia hau.
15
Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

Comfort serieIsocomfort fee-24noxComfort fe-24nox

Tabla de contenido