Tabla de contenido
Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
Argibideak
Tresna hau arropa garbitu eta lehortzeko da eta soilik etxeetan erabiltzeko egin da.
Oso garrantzitsua: Garbigailu-lehorgailua instalatu eta erabili aurretik, irakurri argibide
hauek denak. Agiriak eta osagarriak garbigailu-lehorgailuaren danborrean daude.
Argibide hauek diseinatu diren moduari esker, testuak eta dagokien marrazkia lotuta doaz.
Segurtasuna
Sareko uraren presioa 0,05 eta 1 Mpa artekoa izango da (0,5 - 10 kg/cm
Ez erabili luzagarririk eta egokigailurik garbigailu lehorgailua konektatzeko.
Argindarraren instalazioa ezaugarrien plakan adierazitako gehieneko indarrean
egon behar da eta argindarreko hartunea arauzko lur konexioarekin.
Elikatzeko haria kaltetuta badago, salmenta ondorengo zerbitzuak edo antzekoek
ordezkatu beharko dute, arriskurik egon ez dadin.
Horrelakorik eginez gero, korrontearen hartuneko larakoa eskura geratu beharko da
instalatu ondoren.
Ez manipulatu garbigailu-lehorgailuaren barrua. Konpondu ezinezko arazoren bat
edukiz gero, deitu zerbitzu teknikora.
Tresna hau erabili dezakete 8 urte eta gehiagoko haurrek, baita gaitasun fi siko,
sentsorial edo mental murriztuak dituzten pertsonek edo esperientziarik eta
ezagutzarik ez dutenek ere, tresna modu seguruan erabiltzeko jarraibide egokiak
eman bazaizkie, gainbegiratzen badira eta arriskuez ohartzen badira. Haurrek ez
dute tresnarekin jolasean ibili behar. Erabiltzaileak garbitu eta mantendu behar
badu tresna, zeregin horiek ezin dituzte haurrek egin inor gainbegiratzeko ez
badute.
3 urtetik beherako haurrek urrun egon behar dute, une oro haiek zainduko dituen
inor ez badago behinik behin.
Ez lehortu arropa, danbor motako lehorgailuan garbitu gabe.
Sukaldeko olioa, azetona, alkohola, gasolina, kerosenoa, orbanak kentzekoa,
agoarrasa, argizariak eta argizariak kentzeko substantziekin zikindutako
elementuak ur berotan garbitu beharko dira eta garbigarri kopuru handiagoa erabili
beharko da, danbor motako lehorgailuan lehortu aurretik.
Latexezko aparra, dutxarako txanoak, ehun iragazgaitzak, gomaz forratutako
artikuluak edo goma parrez betetako burkoak ez dira danbor motako lehorgailuan
lehortu behar.
Poltsikoetatik objektu guztiak atera, pizgailuak edo pospoloak esaterako.
Leungarriak eta antzeko produktuak leungarrien jarraibideetan azaltzen den bezala
erabili behar dira.
Tresna ez da jarri behar giltzaz itxi daitekeen ate baten atzean, ate lerrakor baten
atzean edo danbor motako lehorgailuaren aurkako aldean bisagra dutenen atzean.
Danbor motako lehorgailuetan azken zatian ez da berorik izaten (hozte zikloa),
elementuak ez kaltetzeko. Danbor motako lehorgailuak ez dira inoiz lehortzekoa
zikloa amaitu aurretik geratu behar; hala eginez gero, artikulu guztiak berehala
atera behar dira eta beroa joateko zabaldu.
e u s k a r a
2
).
65

Hide quick links:

Tabla de contenido
loading

Tabla de contenido