Fagor FFA-6725 Manual De Instrucciones página 57

Tabla de contenido
Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
3
Mantenua eta
garbiketa
3.1 Barnealdearen garbiketa. Barnealdea
garbitzeko erabili urez eta bikarbonatoz
bustitako belaki edota zapia. Horrela, usain
txarrak saihestuko dituzu. Ez erabili inoiz
lurrunezko garbiketarako makinarik ezta
disolbagarri edota garbigarri urratzailerik ere.
3.2 Kanpoaldearen garbiketa. Ez erabili
lurrunezko garbiketarako makinarik pantailak
garbitzeko.
Urtean behin, atzealdeko sareta xurgatzaile
batekin garbitzea gomendatzen da.
3.3 Osagarrien garbiketa. Osagarriak ezin dira
ontzi-garbigailuan sartu. Eskuz garbitu belaki
edota zapi batekin.
3.4 Lanpara aldatu. Lanpara erretzen bada:
Gailua itzali. Kendu lanpararen estalkia
erlaitza sakatuz (3.4.1, 3.4.3) eta atera
hondatutako lanpara (3.4.2, 3.4.4). Hari
berbera duen (E14, 220-240V, 15/25W)
edota luminaria argibideek zehazten duten
beste lanpara bat ipini.
3.5 Karbono-iragazkia aldatu. Gailuak
karbono-iragazki bat izan dezake hainbat
elikagaien usain txarrak xurgatzen dituena.
Gainera, iragazkiak zirkulazioan dagoen
airearen mikroorganismoak (onddoak eta
bakteriak) atxikitzen ditu.
Iragazkiak gehienez ere 6 hilabetez
mantentzen ditu bere ezaugarri guztiak.
Denbora hori igarotzean iragazkia aldatzea
gomendatzen da. Iragazkia leku ezberdinetan
egon daiteke, hozkailuaren arabera.
Iragazkia aktibatzeko: Sakatu erlaitza eta
kendu estalkia (3.5.1, 3.5.3). Iragazkia eta
tapa banandu (3.5.2, 3.5.4) eta kendu
zigiluak (3.5.5).
Sakatu BIOFILTER bisorea hots txiki bat
entzun arte (3.5.6). Segundo gutxitan
iraupen-eskala koloreztatu egingo da. Jarri
iragazkia berriz ere bere lekuan.
Ez utzi erabilitako iragazkiak eta
ordezkoak umeen eskura. Kopuru handia
ahoratzea arriskutsua izan daiteke.
Ez busti iragazkia, bere ezaugarri guztiak
galtzen baititu.
3.6 S.P.A. salus per aquam (aukerakoa)
Zure hozkailuak S.P.A osagarria izan dezake.
Osagarri honi esker, barazkiak gordetzeko
edukiontziaren hezetasuna mantentzen da
eta hortaz, elikagaiak ez dira lehortzen.
Osagarria barazkiak gordetzeko
edukiontziaren junturan kokatzen da (3.6.1).
Ontzi isurle bat dauka baita bete-maila
adierazteko marra ere. S.P.Ak ura behar
duenean marra jaitsi egingo da, desagertu
arte. Atera ontzia (3.6.2) eta erabili andela
betetzeko (3.6.3).
Iragazkia 2 urtean behin aldatzea
gomendatzen da (3.6.4).
4
Diagnostikoak
4.1 Atea irekita dago. Atea 2 minutu baino
gehiago irekita badaukazu alarma bat
entzungo duzu eta hozkailuaren argia
itzali egingo da. Alarma atea ixterakoan
deskonektatuko da.
4.2 Izozkailuan ez du behar bezain hotz
egiten
• Izozkailuaren tenperatura behar baino
altuagoa bada alarma argitsu bat (4.2.1,
4.2.2) edo
ikurra azalduko da (4.2.3).
Era berean, aldizkako hots-seinale bat ere
aktibatuko da. Sakatu
hots-seinalea eskuz desaktibatzeko (4.2.4,
4.2.5, 4.2.6).
• Gailua aurreneko aldiz konektatzerakoan
ikurra edo alarma argitsua aktibatuta
egongo da baina ez hots-alarma.
4.3 Elektrizitatea mozten bada
Ahalik eta gutxien ireki gailuaren ateak.
Elektrizitatea berreskuratzean egiaztatu
gordetako elikagaiak desizoztu diren ala ez.
4.4 Gailuaren hots normalak
Gailuak normalak diren hots batzuk egin
ditzake, ez kezkatu.
e u s k a r a
edo
55
Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

Ffa-6715Ffa-6925Ffa-6915

Tabla de contenido