Kamera
ISO: ISO balioak kameraren argi-
sentsorearen sentikortasuna adierazten
du. ISO balioa zenbat eta handiagoa izan,
kamera orduan eta sentikorragoa izango da.
Oso erabilgarria da flasha erabili ezin den
ingurune ilunetan.
Hautatu ISO balioa: Auto., 400, 200 edo 100.
Bal. de blancos: hautatu Auto,
Incandescente, Soleado, Fluorescente edo
Nublado.
Efecto de color: hautatu kolore-tonu bat,
argazki berriari jartzeko.
Temporizador: argazkia ateratzeko botoia
sakatu ondoren aplikatzen den atzerapena
konfiguratzeko. Hautatu Apagado, 3 seg., 5
seg. edo 10 seg. Oso erosoa da norbera ere
argazkian agertzeko.
Calidad de imagen: hautatu Súper fina, Fina
edo Normal. Kalitatea zenbat eta handiagoa
izan, argazkia orduan eta garbiagoa
izango da. Hala ere, fitxategiaren neurria
ere proportzioan handitzen da, eta, beraz,
memorian argazki gutxiago gorde daitezke.
98