Segurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko jarraibideak
Irakurri jarraibide erraz hauek. Ez ezagutzea
arriskutsua edo legez kontrakoa izan
daiteke.
Irrati-maiztasuneko energiarekiko
esposizioa
Irrati-uhinen eraginpean egoteari eta
SARi (Specific Absorption Rate, absortzio
espezifikoaren tasa) buruzko informazioa.
LG-E510 telefono mugikorraren diseinuak
betetzen ditu irrati-uhinekiko esposizioari
dagozkion segurtasun-araudiak. Pertsona
ororen —adina eta osasun-egoera
gorabehera— segurtasuna bermatzeko
diseinatutako segurtasun-tarteak dituzten
7
jarraibide zientifikoetan oinarritzen dira
arau horiek.
• Irrati-uhinekiko esposizioaren
jarraibideen neurketa-unitatea absortzio
espezifikoaren tasa edo SAR da.
Telefonoan erabiltzen diren frekuentzia-
banda guztietan ziurtatutako potentzia-
maila altuenean transmititzen ari dela
egiten zaizkio SARen probak, metodo
estandarra erabiliz.