IKEA RODULF Traducido De Las Instrucciones Originales página 10

Ocultar thumbs Ver también para RODULF:
Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Euskara
Elektromekanikoki doi daitekeen lan egiteko gainazala,
altuago edo baxuago egiteko kontrol-interfazearekin.
8 urtetik gorako haurrek eta desgaitasun-fisikoa, zentzumen-
desgaitasuna edo adimen-desgaitasuna duten pertsonek edo
esperientzia edo ezagutza ez dutenek etxetresna hau erabil
dezakete, baldin eta haien segurtasuna bere gain hartuko
duen norbait gainbegiratzen ari bada, edo pertsona horrek
etxetresna modu seguruan erabiltzeko argibideak eman
badizkie eta arriskuak ulertzen badituzte. Haurrek ez dute
etxetresna honekin jolastu behar.
Haurrek ezin dute etxetresna garbitu edo mantentzeko lanak
egin inor gainbegiratzen ari ez bada.
Jarraibide originaletatik itzulita
RODULF erabiltzeko aholkuak eta argibideak.
Erabili idazmahai hau barne dakarren
kontrolatzailearekin soilik.
Idazmahai hau instalatu, erabili, konpondu edo
mantentzen duen pertsonaren ardura da argibide
hauek arretaz irakurtzea. Gorde argibide hauek
eserita edo zutik egoteko idazmahaitik hurbil.
Instalazio-argibideak
• Idazmahai hau instalazio-argibide bereizien
arabera muntatu behar da.
• Konektatu kablea hanka batetik bestera.
• Konektatu kable elektrikoa hormako entxufe
batean.
OHARRA! Kable elektrikoa guztiz mugitzeko gai
izan behar da.
• Idazmahaia erabiltzeko prest egongo da.
• Motorrak automatikoki gelditzen dira idazmahaia
altuera baxuenera edo altuenera iristean.
Idazmahaia erabiltzea
Idazmahaia lanerako soilik erabili, eta doitu altuera
nahi adina eserita edo zutik egoteko. Idazmahaia
barruan soilik erabili, toki lehorretan (bulegoak edo
antzeko inguruneak).
Ez jarri pisu gehiegi idazmahai gainean.
Gehieneko pisua: 80 kg/176 lb. Sistemak
gehienez minutu 1 eman dezake martxan
gelditu gabe. Motorrek 9 minutu inguruko
atsedena behar dute berriro erabili aurretik.
GIDA AZKARRA
Eskuz berrezartzea edo lehenengo aldiz
erabiltzea:
• Berrezartzeko, sakatu gora eta behera mugitzeko
botoiak aldi berean, 8 segundoz gutxienez.
Mantendu botoiak, eta idazmahaia altuera
baxuenera iritsi arte jaitsiko da. Idazmahaia
altuera baxuenean gelditzen denean osatzen da
berrezartzea.
Idazmahaiaren altuera doitzeko, jarraitu
argibide hauei:
1. Egiaztatu ez dagoela idazmahaiaren altuera
doitzeko tartea eragozten duen ezer.
2. Idazmahaia gora edo behera mugitzeko, sakatu
gora eta behera mugitzeko botoia, hurrenez
hurren.
Sakatu gora mugitzeko botoia eta mantendu
idazmahaiak nahi duzun altuera izan arte.
10
loading

Este manual también es adecuado para:

Rodulf-gf-470