konpontzen saiatu. Konpontzeko edo
jatorrizko ordezko piezak eskuratzeko
fabrikatzaileak baimendutako Laguntza
Teknikoko Zerbitzura zuzendu zaitez.
•
Aparatuaren kablea hondatuta badago
baimendutako Laguntza Teknikoko
Zerbitzura zuzendu zaitez ordezkatu
dezaten.
•
Ez ezazu aparatua eragile
atmosferikoen eraginpean (euria,
eguzkia, izotza, etab.) utzi
•
Ez ezazu aparatua gainazal beroen
gainean edo hauetatik gertu erabili edo
jarri (sukaldeko gas edo elektrizitate
plakak edo labeak).
•
Ez itzazu detergente edo baieta
urratzaileak erabili aparatua garbitzeko
•
Kableak aparatuaren atal beroak
ukitzea ekidin ezazu.
•
Aparatua instalatzerakoan ziurtatu
gutxienez aldeetan 5 zm-ko espazioa
eta atzealdean 10 zm-ko espazioa
gelditzen direla. Honek aireztapen
egokia izatea ahalbidetuko du.
•
Ez sartu edari edo janari berorik
ardotegian, hauek giro-tenperaturan
egon arte.
•
Atea ondo itxi eta ez ezazu maiz ireki,
ezta denbora luzez, kasu horietan
ardoak ez bailuke aukeratutako
tenperatura lortuko.
•
Aparatua bero iturri edo zuzeneko
eguzki-argitik urrun mantendu
•
Ez jarri objekturik aparatuaren gainean
•
Ez erabili aparatua kanpoan, atari
zabalean, ezta hezetasun baldintzetan
ere.
•
Kablea gainazal beroetatik urrun
mantendu.
4. FUNTZIONAMENDUA
1. Aparatua gainazal lehor, finko eta
egonkorrean jarri, gainazal bero eta
hezeetatik urrun.
2. Atea zabaldu (7) eta apalak (8)
ardotegiaren barneko gidaren gainean
jarri. Atea (7) itxi.
3. Ardotegia korronte-hargunera entxufatu
eta aukeratu nahi duzun tenperatura
(ikus ezazu "Tenperatura egokitzapena").
4. Ardotegia hutsik eta funtzionamenduan
utzi gutxi gorabehera bi orduz
aukeratutako tenperatura har dezan.
5. Ardotegiak aukeratutako tenperatura
hartu duenean, zabaldu atea (7) eta
giro-tenperaturan dauden ardo boteilak
apaletan (8) jarri. Boteilak aukeratutako
tenperatura lortuko dute gutxi
gorabehera 6 ordutan. Denbora hau
sartutako boteila kopuruaren eta hauen
tenperaturaren arabera alda daiteke.
Ardotegiak automatikoki piztu eta itzaltzeko
zikloa ezartzen du aukeratutako tenperatura
egonkor mantentzeko.
Sakatu argiaren botoia (6) barneko argia
piztu eta ardotegiaren goialdean zer dagoen
ikusteko. Argia itzaltzeko berriro botoi hori
sakatu.
Oharra: Ardotegiaren behealdean
tenperatura baxuagoak lortzeko zonalde
hau isolatu egin da, kanpotik ez nabaritzeko
moduan.
Garrantzitsua: Atea (7) ondo itxi eta ez
ireki maiz, ezta denbora luzez ere, kasu
horretan ardoak ez bailuke aukeratutako
tenperatura lortuko.
5. TENPERATURAREN DOIKUNTZA
Aukeratu ardotegiko goialdeko/barneko
tenperatura 1 botoia sakatuta, tenperaturak
dir-dir egingo du eta momentu horretan
alda dezakezu.
Sakatu "▲" (3) botoia tenperatura igotzeko
eta "▼" (4) botoia jaisteko. Beste guneko
goialdeko/barneko tenperatura aldatzeko
berriro 1 botoia sakatu. Azkenik, botoiak
sakatzeari uztean tenperatura baieztatuko
da (tenperaturak dir-dir egiteari utziko dio).
OHARRA: Pantailan beti ardotegi barneko
tenperatura azalduko da, beraz tenperatura
igo/jaitsi ondoren ardotegia dagoen
tenperatura agertuko da. Bi ordu geroago
ardotegiak aukeratutako tenperatura
lortuko du eta hau agertuko da pantailan.
Goialdeko tenperatura 12-18ºC bitartekoa
izaten da.
35