Fagor ICE-15 Manual De Instrucciones página 65

Tabla de contenido
Idiomas disponibles
  • ES

Idiomas disponibles

  • ESPAÑOL, página 1
4. PREST JARTZEA
1. Gailua lehenengo aldiz erabili
aurretik, garbitu oinarria (8), tapa (4),
nahasgailua (6) eta ontzia (7), ur epelez
eta xaboi urez. Ez erabili garbigarri
urratzailerik ez eta espartzu metalikorik
ere. Ez sartu motorra uretan ez eta
bestelako likidotan ere.
2. Ontziaren barruko likidoak izoztuta egon
behar du izozkia egiten hasi aurretik.
Eduki ontzia (7) izozkailuan gutxienez
12 ordutan, ontziaren barruko likidoa
izozteko.
Kontuz: Behin ontzia (7) izoztuta, ez
ukitu izoztutako ontzia barrutik eskuak
buztita edo hezeak badituzu, zure
atzamarrak metalean itsatsita gelditu
daitezke eta. Garrantzitsua da ontziari
zapi lehor batekin heltzea.
3. Jarri oinarria (8) gainazal leun eta
egonkor baten gainean, eta jarri ontzia
(7) oinarrian (8).
4. Sartu motorra (2) taparen hutsunean
(4), eta gogor sakatu ondo sartuta geldi
dadin (B irudia).
5. Sartu ardatza (5) motorraren zuloan (2)
eta lotu nahasgailua (6) ardatzean (C
eta D irudiak).
6. Jarri tapa (4) ontziaren gainean (7).
Tapan elikatze kablearen azpian (10)
dagoen ▼ gezia ikusiko duzu. Gezi
horrek ontzian dagoen ▲ geziarekin bat
etorri behar du (E irudia). Taparen lau
poloak ontziaren goiko aldean dauden
lau zuloen pare-parean geldituko dira.
Tapa blokeatzeko, ON posiziorantz jiratu
beharko duzu (F irudia).
Garrantzitsua: Tapa ondo muntatuta
ez badago, izozkiak egiteko makinak
ez du funtzionatuko, segurtasuneko
mikroetengailua sakatuta ezbaitago (9).
5. FUNTZIONAMENDUA
• Behin ontzia (7) izoztuta eta izozkiak
egiteko makina muntatuta, sartu osagai
hotzak osagaien sartzeko lekutik (3),
errezetetan adierazten denaren arabera.
Ontzia gehienez bere edukieraren
erdiraino bete; bestela, makinak ez ditu
osagaiak behar bezala nahastuko.
• Jiratu tenporizadorea (1) makina
funtzionamenduan egongo den denbora
aukeratzeko. Gutxi gorabehera 30
minutu behar dira izozkia egiteko.
• Sartu entxufea korrontearen hartunean.
Nahasgailua (6) bueltak ematen hasiko
da, izozkia egiteko.
• Tenporizadorea (1) 0ra heltzen denean,
makina automatikoki geldituko da eta
izozkia prest egongo da.
• Kendu entxufea korrontearen hartunetik.
• Ireki tapa (4) OFF posiziorantz jiratuta (F
irudia) eta atera izozkia plastikozko ontzi
batera.
Izozkiak lodi egon behar du baina suabe.
Izozkia lodiago egotea nahi baduzu, gorde
izozkailuan ordu erdiz edo ordubetez,
ondo izoztuta egon arte. Gorde izozkia
plastikozko ontzi batean, ondo itxita,
izozkailuaren usainak izozkiaren zaporeari
kalterik ez egiteko.
6. GARBITZEA ETA ZAINTZEA
Izozkiak egiteko makina garbitzen hasi
aurretik, ziurtatu gailua deskonektatuta
dagoela eta desmuntatu makina.
Garbitu oinarria (8), ontzia (7), tapa (4),
ardatza (5) eta nahasgailua (6) xaboi ur
epelez; ondoren, uretan pasatu eta lehortu
ondo pieza guztiak berriro muntatu aurretik.
Pieza horiek ezin dira ontzi garbigailuan
garbitu.
Garbitu makinaren motorra (2) zapi busti
batekin. Ez erabili detergente edo produktu
urratzailerik garbitzeko.
Ez sartu motorra uretan ez eta bestelako
likidotan ere.
7. AHOLKUAK IZOZKIA LODI
ATERATZEKO:
• Ziurtatu azukrea ondo disolbatuta
dagoela nahasketan eta osagai guztiak
ondo nahastuta daudela.
• Erabili fruta freskoak. Garbitu, zuritu,
kendu haziak, erdikoa, etab. eta moztu
oso zati txikitan.
64
Tabla de contenido
loading

Este manual también es adecuado para:

Ice-16

Tabla de contenido