Euskara
Hasiera
BADRING ur-sentsoreak ingurune itxietan ura dagoela detektatu
eta alarma jotzen du. DIRIGERA gunearekin eta IKEA Home smart
aplikazioarekin erabili daiteke ur-ihes bat jakinarazteko, baita etxetik
kanpo bazaude ere.
Hasi DIRIGERA gunea erabiltzen
1. Ireki sentsorearen atzeko aldea
eta sartu AAA/HR03 pila bat.
2. Deskargatu IKEA Home
smart aplikazioa eta jarraitu
pantailako jarraibideei.
3. Itxi bateriaren konpartimentua
eta jarri sentsorea uraren
presentzia gainbegiratu nahi
duzun tokian.
IKEA Home smart aplikazioa
Apple gailuetan, deskargatu aplikazioa App Store erabiliz.
Android gailuetan, deskargatu aplikazioa Google Play Store
erabiliz.
Ezagutu zure gailua
Toki hezeetan erabil dezakezu sentsorea, hala nola bainugeletan,
garbitegietan edo sotoetan.
Sentsoreak metalezko bi mutur ditu azpian, eta alarmak jo egingo du bi
muturrak urarekin kontaktuan daudenean.
Sentsoreak silikonazko oinak ditu, tokitik mugi ez dadin; beraz, ez dago
alde biko zinta edo ur-fluxua eragotz dezakeen beste edozein itsasgarri
erabili beharrik.
Alarma probatzea
Alarma probatzea gomendatzen dugu, bere soinura ohitu zaitezen.
Jarri sentsorea metalezko muturrekin behera begira 1-2 mm-ra urez
betetako ontzi batean. Adi! Sentsorearen estalkia ez da iragazgaitza.
Ziurtatu metalezko muturrak bakarrik daudela urpean. Alarma gelditu
egingo da sentsorearen azpian dauden metalezko muturrak lehortzen
direnean.
Alarma gelditu egingo da sentsorearen azpiko muturrak lehortzen
direnean.
10
Hasi DIRIGERA gunerik gabe
1. Ireki sentsorearen atzeko aldea
eta sartu AAA/HR03 pila bat.
2. Itxi bateriaren konpartimentua
eta jarri sentsorea uraren
presentzia gainbegiratu nahi
duzun tokian.
3. Sentsorea berehala erabiltzeko
prest dago.