IKEA MITTZON Manual Del Usuario página 10

Ocultar thumbs Ver también para MITTZON:
Idiomas disponibles

Idiomas disponibles

Basque
Lan egiteko gainazal elektromekaniko doigarri bat, altuago edo baxuago egiteko kontrol-
interfazearekin. 14 urtetik gorako haurrek eta desgaitasun-fisikoa, zentzumen-desgaitasuna
edo adimen-desgaitasuna duten pertsonek edo esperientziarik edo ezagutzarik ez dutenek
produktu hau erabil dezakete, baldin eta haien segurtasuna bere gain hartuko duen norbait
gainbegiratzen ari bada, edo pertsona horrek produktua modu seguruan erabiltzeko
argibideak eman badizkie eta arriskuak ulertzen badituzte. Haurrek ez dute produktu
honekin jolastu behar. Haurrek ezin dute etxetresna garbitu edo mantentzeko lanak egin inor
gainbegiratzen ari ez bada.
Jarraibide originaletatik itzulita.
Jarraibideak MITTZON idazmahai erregulagarrirako
Modeloa:
Sarrera:
Soinu-maila:
Energia-kontsumoa itxarote-moduan:
Altuera erregulatzeko tartea:
Gehieneko pisua:
Erabiltzeko tenperatura-tartea:
Gordetzeko tenperatura-tartea:
Hezetasuna:
Elikatze-unitatea:
Produktu hau soilik berarekin dakarren elikadura-iturriarekin erabili
behar da.
Instalakuntzaz arduratzen den, mahai hau egunero erabiltzen duen edo
konponketa-zerbitzuko parte den edozein pertsonak jarraibide hauei jarraitu
behar die. Gorde jarraibide hauek altuera doitzeko mahaiaren ondoan.
Instalazio-jarraibideak
Mahaia bereizita doazen muntatzeko jarraibideei jarraituz muntatzen da.
Konektatu 90º-ko konexio-kablearen alde bat (50 mm-ko luzera) M1 atakara
kontrol-kaxan eta beste aldea kableari hankatik. Konektatu beste hankako
kablea M2 atakara kontrol-kaxan. Konektatu eskuko kontrolagailua HS
atakara eta elikatze-iturria AC atakara kontrol-kaxan. Kontrol-kaxa markoak
sortutako erretiluan jarri behar da eta kable elektrikoa feltrozko erretiluan,
atzeko aldean. Jarri kable elektrikoa ez hondatzeko moduan. Berrikusi
muntatzeko jarraibideak. Konektatu kable elektrikoa entxufe batera (edo
feltrozko erretiluan jarritako entxufe batera).
Oharra! Kable elektrikoa guztiz mugitzeko gai izan behar da.
Mahaia erabiltzea
Erabili mahaia lanerako soilik, eta doitu altuera nahi adina eserita edo zutik
egoteko. Toki lehorretan eta barrualdeetan soilik erabil daiteke mahaia
(bulegoak edo antzeko inguruneak).
Ez jarri pisu gehiegi mahaiaren gainean. Gehieneko karga 80 kg/176
lb da, pisua uniformeki banatuta mahaiaren gainean. Kontuan izan
mahaiaren goiko aldeak bi zati dituela, eta atzeko panel/modulu
txikiagoa mahaiaren goiko azaleraren zati ez denez ez dela kargatu
behar.
MITTZON
220-240 V, 50Hz, 275 W
50 dB(A) baino gutxiago
<0.3 W
62~126 cm (24.4~49.6 hazb.)
80 kg/176 libera
+5 eta +40 °C/41 eta 104 °F bitartean.
–10 eta +50 °C/14 eta 122 °F bitartean
% 20tik % 80ra, 30 °C/86 °F-ra.
DC geh. 29 V, 275 W
Mahaiaren altuera doitzeko, jarraitu argibide hauei:
1. Ziurtatu kable guztiak behar bezala konektatuta daudela.
2. Egiaztatu ez dagoela mahaiaren mugimendua eragozten duen ezer.
3. Saka itzazu eskuko kontrolatzailearen goiko/beheko botoiak mahaigainaren
altuera doitzeko.
Segurtasun-arauak
Mahaia gora edo behera mugitzean, segurtasun distantzia mantendu,
mugitzen ari den ohola eta alboko objektu finkoen artean harrapatuta
ez gelditzeko. Mahaia igo edo jaisten duzunean, ondoko pertsonek edo
objektuek kalterik jasotzen ez dutela bermatu ezazu. Mahaiaren ohola ez du
mahaia erortzeko arriskua sor dezakeen objektu finko batek blokeatu behar
. Mahaia igo edo jaitsi baino lehen ken itzazu aulkiak. Idazmahaiaren basea
ezin da inola ere aldatu. Mantentze-lanak edo konponketak egin baino lehen,
kable elektrikoa hormako entxufetik (konektatutako entxufea) deskonektatu
behar da beti. Guztiz debekatuta dago kontrol-kaxa eta eskuko kontrolagailua
aldatzea. Hankak aldatzea guztiz debekatuta dago. Mahaia ez da pertsonak
igotzeko erabili behar.
Mantentzeko eta konpontzeko jarraibideak
Astebetez mahaia erabili ondoren, egiaztatu torlojuak ongi estututa
daudela. Mahaia ezin bada jaitsi edo igo, egiaztatu mahaigaineko elikadura-
entxufearen eta hormako entxufearen (entxufea) arteko konexioak,
eta ziurtatu kable guztiak behar bezala konektatuta daudela. Altuera
erregulagarriko mahai elektrikoaren atalen bat ordeztu behar bada, kable
elektrikoaren entxufea hormako entxufetik kendu behar da lehenengo.
Ordezkapena amaitu ondoren, konektatu kable elektrikoa hormako entxufera
(entxufea) eta amaitu berrezartze-prozesua, berrezartze-jarraibideen arabera.
Arazorik gabe berrezarri ondoren, mahaia prest dago erabiltzeko. Mahaiak
oraindik ez badu funtzionatzen, jarri harremanetan Bezeroarentzako Arreta
Zerbitzuarekin edo gertuen duzun IKEA dendarekin.
Produktuaren mantentze-lanak
Ez saiatu produktua zure kabuz konpontzen, tapak ireki eta kentzerakoan
deskarga elektriko bat jaso edo bestelako kalteak sufritzeko arriskuan egongo
zara.
Fabrikatzailea: IKEA of Sweeden AB
Helbidea: Box 702, SE-343 81 Älmhult SUEDIA
Telefono zk.: +46(0)476-648500
GORDE JARRAIBIDE HAUEK
Zakarrontziaren irudi marratuak adierazten du produktu hau ez dela etxean
ekoizten diren beste hondakinak bezalakoa. Hondakinak ezabatzeko tokiko
ingurugiroko legediari jarraiki birziklatu behar da. Irudi hau daramaten
produktuak banatzerakoan, erretzen edo zabortegietara bidaltzen diren
10
loading