Segurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzeko jarraibideak
• LG telefono-modelo batetik bestera
SARen mailan aldea izan badaiteke ere,
irrati-uhinekiko esposizioari dagozkion
direktiba garrantzitsuetara egokitzeko
moduan diseinatu dira telefono guztiak.
• ICNIRP (International Commission on
Non-Ionizing Radiation Protection)
Erradiazio ez-ionizatzaileetatik Babesteko
Nazioarteko Batzordeak gomendatzen
du SARen balio-muga hau izatea: 2 W/kg,
ehunaren hamar (10) gramoko.
• Telefono-modelo hau belarritik gertu
erabiltzeko erregistratu den SARen
mailarik altuena 0,974 W/kg (10 g) da, eta
gorputzaren kontra garraiatzeko baliorik
altuena, berriz, 0,572 W/kg (10 g).
• Posizio normalean, belarriaren ondoan,
edo gutxienez gorputzetik 1,5 cm-ra
erabiltzen denean betetzen dit gailu
honek irrati-frekuentziarako esposizioari
dagozkion arauak. Garraio-karkasa bat,
gerrikorako klip bat edo gorputzerako
beste euskarri bat erabiltzen bada, ez da
komeni horiek zati metalikorik izatea,
eta gutxienez gorputzetik 1,5 cm-ra jarri
behar dira. Mezuak edo datu-fitxategiak
transmititzeko, gailu honek sare-konexio
8